Diario Vasco

Elizalde Herri Eskolak eta Udalak bertso bazkarirako gonbita luzatu dute

Josune Cousillasek, Andoitz Apaolazak eta Ander Lizarralde bertsolariak ekimena aurkeztu dute.
Josune Cousillasek, Andoitz Apaolazak eta Ander Lizarralde bertsolariak ekimena aurkeztu dute. / GOIZARIN
  • Arzallus, Egaña, Lizarralde eta Lujanbio ariko dira bertsotan datorren larunbatean

Elizalde Herri Eskolak hirugarren urtez bertso saioa antolatu du, Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntzarekin. Kategoriko bertsolariak elkartuko ditu saioak: Ander Lizarralde, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Hitzordua arratsaldeko 13:30ean jarri dute, eskolako pilotalekuan hasiko den bazkarian (haurrentzako ekintzak izango dira bazkalondorenean). Gai-jartzailea Leire Beloki izango da, Elizalde Herri Eskolako gurasoa.

Txartelak 20 (helduak), 12 (gazteak) eta 5 eurotan (haurrak) daude salgai Elizalde Herri Eskolan bertan, Elorsoro kiroldegian, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. Oiartzungo Udalak, eskolaz kanpoko jardueretan euskal kulturaren alde Elizalde Herri Eskolak ere egiten duen lana goraipatu nahi du eta herritar bertsozaleak bazkaritara animatu.