Diario Vasco

'Txinalka' antzerki taldean izena emateko aukera hilaren 19a arte

'Txinalka' helduen antzerki taldean izena emateko epea hilaren 19a arte egongo da irekita, udaletxean eta Elorsoro kiroldegian. Ikasturte honetan Teresa Andonegi izango da irakaslea eta eskolak asteazkenetan emango dira Karaez kaleko lokalean, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo eskola eguna urriaren 5a izango da. Matrikula 60 euro izango da oiartzuarrentzako eta 80 euro kanpokoentzako. Izen-emate orriarekin batera kuota ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da (Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan). Izen emate orriak toki hauetan daude: Manuel Lekuona biblioteka; udaletxea; Elorsoro kiroldegia; anbulatorioa; Garmendi txokolategia; eta, Makutso eta Amazkar tabernetan. Bide batez, larunbat honetan 'Txinalkak' iazko ikasturtean prestatu zuten 'Oooh Paris' antzezlana berriz eskainiko dute taldekideek Gurutzeko festetan (pilotalekuan, 22:00etan).