Diario Vasco

Gurutzeko festak izango dira datorren asteburuan

Gurutzeko auzotarrak festa ederrak antolatzeko prest.
Gurutzeko auzotarrak festa ederrak antolatzeko prest. / GOIZARIN
  • Egitarau zabala antolatuko dute; besteak beste, bertso afaria eta truk txapelketa ez dira faltako

Gurutzeko Festa Ba-tzordeak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, auzoko festak antolatuko ditu heldu den asteburuan. Egitarau oparoa prestatu dute beste behin ere, eta auzotarrak antolatutako ekintzetan parte hartzea nahi dute.

Irailaren 16an, 17:30ean gurutzetarrek auzoa apainduko dute eta pronto jarri festetarako. Gero, lehen suziria 19:00etan botako dute aurtengo festei behar bezalako hasiera emateko. Modu horretan, festa giroa zabalduko da auzoko txoko guztietara. Eta 21:00etan kantu afari herrikoia hasiko da. Kantatzea gustuko duen edozein herritar gonbidatu nahi dute antolatzaileek. «Hori bai, norbere gain afaria». Azkenik, gaueko 22:00etan XXXVIII. Truk txapelketa hasiko da Bizardia elkartean.

Larunbateko egitaraua

Larunbatean, hilaren 17an, 11:00etan Kolore festarekin elkartuko dira auzoko gaztetxoak. Denen artean mural erraldoi bat egingo dute. Jarraian, aurrez lurrean margotutako jolasen irekiera izango da. Eguerdiko 12:00etan, VII. patata-tortilla lehiaketa hasiko da eta gero, sariak banatutakoan, prestatutako tortillekin koadrila-bazkaria egingo dute, auzotarrak elkarturik.

Arratsaldeko 17:30ean, berriz, haur-jolasak hartuko dute tartea, auzoko gaztetxoen gozamenerako. Apar-festa ere ez da faltako Guru-tzen. Azkenik, indarberritzeko txokolate gozoa eskainiko dute.

Gaueko 21:00etan, bertso afaria hasiko da Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin Bizardia elkartean. Sarrerak 20 eurotan salgai daude Toki Alai, Makutso eta Amazkar tabernetan.

Eta gaueko 22:00etan, Txinalka herriko taldearen eskutik 'Ooooh!! Paris' antzezlana. Eta amaitzeko, 01:00etan, The Bobbys eta Autobus Magikoa kontzertuan, egunari amaiera bikaina emateko.

Igandean

Igandean, hilaren 18an, 9:00etan goiz eresia izango da txistulariekin, auzotarrak esnatzeko. Gero, 10:30ean auzo-meza izango da auzoko hildakoen alde eta 11:00etan Haurtzaro Dantza taldearen emanaldia. Pilota partidak ere izango dira Gurutzeko pilotalekuan, 12:00etan hasita.

Arratsaldeko 14:00etan, berriz, auzo bazkaria izango da. Bertan bazkaltzeko telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da 943.49. 07.00 (Mari Jose) edo 943.49.44.55 (Iosune).

Arratsaldeko 18:00etan, segalariak eta aizkolariak ikusteko parada izango da, herri kirolekin goza-tzeko. Jarraian, 19:30ean pottokak, zezen ttikiak... ez dira faltako auzoko gaztetxoentzat, 'Gorriti show' hain zuzen.

Horren ondoren, sardina jateko aukera aparta, propio jarritako mahaietan. Eta gaueko 22:00etan, zezensuzkoak eta azken suziriek amaiera emango diete aurtengo festei.

Aurtendik aurrera, irailean

Gurutzeko festa batzordeak horrela erabakita, aurtendik aurrera auzo horretako festak ez dira San Agustin egunean ospatuko, irailaren erdialdean baizik. «Urtero-urtero, abuztuaren amaieran festa batzordea osatzeko zailtasunak genituen eta jaiak antolatzeko eragozpenak besterik ez ziren sortzen», argitu dute Gurutze auzoko gazteek. «Gainera, San Agustin egunean Artiku-tza Eguna ere ospatzen da, horrek dakarren ondorioekin». Hortaz, Festa Batzordeko kideak elkartu eta aldaketa esanguratsua ematea erabaki dute Gurutze auzoan.