Diario Vasco

Otegiren gaitasun gabetzea salatzeko sinadura bilketa jarri dute abian

57 oiartzuarrek egin dute agerraldia.
57 oiartzuarrek egin dute agerraldia.

Oiartzungo kultur, kirol, komunikazio eta irakaskuntza arloan dabiltzan 57 oiartzuarrek agerraldia egin dute Arnaldo Otegiren gaitasun gabetzea salatzeko. Haien ustez, «demokraziaren kalitateari eragiten dion arazo larri baten aurrean gaude. Herri honetan agertoki berriak irekitzearren -beste askoren artean- ekarpen funtsezkoa egin duen Arnaldo Otegik hautestontzien bidez etorkizuneko kargu bat har dezan ekiditeko saioa, beste behin ere, demokraziaren oinarrizko baloreei eginiko erasoa da». Hortaz, aukera duten herritarrei honako gonbidapena egin diete: «Eraso larri honen aurka bat egin dezatela» eta «martxan jarritako sinadura bilketarekin» jarraitu». Hauxe da aipaturiko helbidea: http://basquecivilrights.eus/

Gaur ekimena

Oiartzungo EH Bilduk antolatuta, hainbat ekimen izango dira gaur. 18:00etatik 21:00etara photocalla egongo da Doneztebe plazan. Tartean, 20:00etan, kanpaina hasierako ekitaldi arekin zuzeneko konexioa egingo da.