Diario Vasco

Foru Aldundiaren laguntzak Beloaga gaztelua eta Pagoa dorretxearentzat

Kultur ondarearen zaharberritzeari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzak emango dira kultur balio garrantzitsua izan eta zaindu, finkatu, zaharberritu eta lehengoratzeko ekintzak behar dituzten materialetarako. Ondasun higiezinen kasuan, arreta berezia eskainiko zaie egitura finkatzeko lanei, estalkien konponketari, eta ikuspegi historiko eta artistikotik interes berezikoak diren elementu arkitektonikoen zaharberritzeari.

Oiartzun herriari dagokionez, laguntza horiekin Beloagako gazteluaren aztarnak sendotuko dira eta Pagoa dorretxearen soliboak eta kontralehioak zaharberrituko dira.

«Euskal kultura-ondarea gure kulturaren eta gure bizitzeko moduaren isla da eta, beraz, guri dagokigu memoria bizirik mantentzea eta horretarako ezinezkoa da gure ondarea babestea», esan du Itxasok, Kultura diputatuak.