Diario Vasco

Manuel Lekuona Bibliotekako ganbara Ikasle Gela gisa zabalik goiz eta arratsalde

Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela izango da hemendik aurrera, bibliotekako ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera, goizez 09:00-13:00/ arratsaldez16:00-20:00 eta larunbatetan, 09:00-13:00).

Gogoan izan, 18 urtez goitiko ikasleentzako bideratua dagoela zerbitzua, ikasteko isiltasun giro egokia egon dadin eta orain arteko toki falta konpontzeko. 18 lagunentzako tokia, interneteko lotura duten ordenagailuak eta igogailua bertaraino ditu Ikasle Gela honek.

Bide batez, beheko Ikasle Gela irekita mantenduko da 09:00etatik 17:00ak arte, urte osoan zehar. Areto hori, unibertsitateko azterketa garaia denean 22:00ak arte egongo da irekita, astelehenetik igandera.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Iñaki Pikabea Obra eta Zerbitzuen zinegotziak inauguratu zuten Bibliotekako Ikasle Gela berria, pasa den ostiralean.