Borrar
Artikutza leporaino beteko da bihar.
Urteko hitzordu nagusia Artikutzan, bihar

Urteko hitzordu nagusia Artikutzan, bihar

Goizeko 8:00etan irekiko dute Eskaseko atea, Artikutzara sartzeko. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere

GOIZARIN

Sábado, 27 de agosto 2016, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, hilak 28, San Agustin eguna izango da eta urtero bezala Artikutzako natura gunea zabalik egongo da bertara joan nahi duenarentzat. Hala, gure inguruko herri askotatik (Oiartzun, Goizueta, Arantza eta Lesaka, esate baterako) bisitari ugari hurbilduko da hitzordu jakin honi huts egin gabe. Gainera, egun osoko egitaraua antolatu dute, beste behin ere.

Egitaraua

Goizeko 11:00etan meza izango da, Egi Eder otxotearekin. Gero hainbat pilota-partida jokatuko dituzte Oiartzun eta Goizuetako eskoletako pilotariek, pasaka eta eskuz.

Inguruko bazter ederretan bazkari legea egin ondoren, arratsaldean ere izango zertan gozatua. Herri kirolak maite dituztenek 17:00etan izango dute hitzordu garrantzitsua. Txinga eramaileak, aizkolariak, harri jasotzaileak eta lokotx bilketa ez da faltako Artikutzako frontoian. Azkenik, ilunabarreko 19:00etatik aurrera dantzaldia, aspertu arte, Xabi Dantzaleku DJarekin.

Artisauen lanak

Ekitaldi horiez gain, artisauen lanak eta Euskal Herriko hainbat produktu dastatzeko aukera ere izango dute bisitariek, taloak, gazta eta pastelak esate baterako. Bi taberna ere zabalduko dira propio egun horretarako, jan-edanak eskuratzeko. Izan ere, egun hori izaten da Artikutzak ateak irekitzen dituen urteko egun bakarra.

Beraz, jakin Artikutzako atea 8:00etan irekiko dela, eta urtegia inguratzen duen pistan autoetarako aparkalekua egongo dela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios