Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lehengusuen arteko partida.
Karrikako Artaso elkarteko kideek giro paregabean burutu dituzte Andramariak

Karrikako Artaso elkarteko kideek giro paregabean burutu dituzte Andramariak

Karrikako festak amaituta, Gurutzeko San Agustinak izango dira abuztuko azken asteburuan

GOIZARIN

Martes, 16 de agosto 2016, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den ostiralean hasi eta lau egunez luzatu dira Karrikako festak, eguraldi bikainarekin gainera. Festa biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta Artaso elkarteko kideak «oso pozik» daude auzotarrek nahiz herritarrek emandako erantzun paregabearekin.

Ama Birjinaren festak iraun duten lau egunetan hamaika ekitaldi izan dira Karrika auzoan. Ostiralean, Artaso elkartean XXIX. Truk Txapelketa jokatu zen.

55 bikote animatu ziren eta lehen saria Iñaki Fernandez de Gorostiza eta Joxan Arruti 'Buenabista' bikoteak eraman zuen; bigarren saria, berriz, Julen Saiz eta Aitor Mitxelena bikoteak irabazi zuen.

Larunbatean, berriz, goizeko VIII. Mountain bike proban txirrindulari andanak parte hartu zuen. Eguraldi paregabea zutela, 26 kilometroko ibilbide ederra osatu zuten parte hartzaileek.

Eguerdian, auzo bazkarian Borrondi baserriko Enrike Lekuona eta Arraskuko Maritxu Mitxelena aitona-amonak omendu zituzten. Lekuonak txapela dotorea jaso zuen; Mitxelenari, berriz, lore-sorta ederra eman zioten festa batzordeko kideek.

Arratsaldean, hamarnaka lagun bildu ziren XVII. sagardo dastaketan. Tortilla-patata eta txorizo pintxo goxo askiak ere baziren, edateko lanak samurtzeko.

Igandean, kirola nagusi

Igande goizean, kirol zaleek izan zuten zer ikusi Karrikan, lehengusuen arteko pilota partida frontoian: Aitor eta Beñat Leonet versus Aritz eta Josu Leonet. Aurten Aitor eta Beñat izan dira garaile, 22-13 mendean hartuta Josu eta Aritz lehengusuak.

Aurretik gaztetxoak aritu ziren pilota jokoan eta Haitz Aranburu-Unax Landa bikotea nagusitu zen 22-19 irabazita Oier Zabaleta-Xabat Olaiz bikoteari.

Atzo, dantza jausiak

Atzokoan, karrikatarrek dantza eginez eman zioten hasiera goizeko jardunari. Izan ere, festa batzordeak antolatuta dantzari mordoska elkartu zen Artason urtean zehar ikasitako dantza jauziak praktikan jar-tzera. Pilota partidak eta Toka txapelketa ere izan zen goiz partean auzoan. Arratsaldean, berriz, abereen demak eta Luis Erasoren erakustaldiak, zerra motorrez, bildu zituen ikusleak Artaso frontoian. Urtero legez, zezensuzkoak agurtuko ditu aurtengo jaiak.

«Lagun asko gerturatu dira lau egun hauetan Karrikara eta oso pozik gaude», zioen Birgilio Labandibarrek, Artaso elkarteko lehendakariak. «Dena oso ongi atera zaigu eta balorazioa egiteko garaia izango da orain», amaitu zuen esaten Labandibarrek.

Karrikako festak amaiturik, Gurutze auzoak hartuko du orain jaien lekukoa Oiartzunen. San Agustin omenezko festak abuztuko azken asteburuan ospatuko dira Guru- tzeko auzoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios