Borrar

Festa lehertuko da gaur Oiartzunen

GOIZARIN

Martes, 2 de agosto 2016, 00:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo Festa Batzordeak proposatuta, Haurtzaro Ikastolako kideek, Oiartzungo alkateak, Udalbatzako kideek eta Festa Batzordeko kideek lagunduta, lehen suziria botako dute, eta horrek, kanpai-soinu alaitsuekin batera, 2016ko Xanisteban festen hasiera adieraziko du. Arratsaldeko 19:30ean, Udalbatzako kideek 'Soka-dantza' dantzatuko dute Herriko Doneztebe Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun txistulari Taldearen laguntzaz. Gero, lehen suziria botako dute 50 urtez Oiartzunen euskarazko irakaskuntza bultzatu duen Haurtzaro Ikastolako kideek. Horren ondoren, Oiartzungo Erraldoien eta Txistularien kalejira Elizalde auzoan zehar. Arratsaldeko 20:30ean, Herri Bilguneak antolatuta, brindisa egingo da Herrira bilgunearen txosnan. Gaueko 24:00etan, berriz, dantzaldia izango da plazan talde hauekin: 'Etiam' eta 'Luz de Putas'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios