Borrar
Oiartzungo bailaran 500 enpresa ttiki daude guztira.
'Lanin', enpresa ttikiak euskalduntzeko egitasmoa aurkeztuko da Oiartzunen

'Lanin', enpresa ttikiak euskalduntzeko egitasmoa aurkeztuko da Oiartzunen

Hilaren 19an, ostegunean, aurkezpen irekia egingo da interesatuentzat

GOIZARIN

Viernes, 13 de mayo 2016, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak herriko enpresa ttiki eta ertainetan (50 langile baino gutxiago dituztenak) euskararen erabilera gehitzeko egitasmoa martxan jarriko du, 'Lanin' izenekoa.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, datorren ostegunean, hilak 19, egitasmoaren aurkezpen irekia egingo da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 19:00etan, Jexux Leonet alkatearekin, Ioritz Aizpuru Euskara saileko arduradunekin eta Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza berdintasuneko zuzendariarekin.

«Enpresa ttikiak (enpresari zein langileak), euskalgintza eta gaian interesa duen edozein herritar dago aurkezpenera gonbidatua», adierazi du alkateak.

Urrian, emaitzak ikusgai

«Helburua egun enpresetan euskararen presentziak eta erabilerak duen egoera ezagutu, beharrak zehaztu eta datozen hiru urtetarako plana diseinatzea da. Horretarako, Udalak AEK-ren Ahize hizkuntza aholkularitzako teknikarien laguntza izango du», zehaztu du Aizpuruak, Euskara saileko arduradunak.

«Sei hilabeteko prozesua izango da hau. Tarte honetan, Udala zuzenean ariko da herriko enpresari ttikiekin lanean (lagin bat aukeratuta), baita euskalgintzarekin ere. Urrian bukatuko da prozesua eta emaitzak ere bilera ireki baten bidez aurkeztuko dira», argitu du Aizpuruk.

500 enpresa ttiki herrian

Oiartzunen 50 langile baino gutxiago dituzten 500 enpresa baino gehiago daude. Horiek lan-munduan duten pisua «ez da hutsaren hurrengoa», egiten duten lana «garrantzitsua» delako eta 3.000 pertsona baino gehiago ari direlako enpresa horietan lanean.

Orain arte, enpresa handiekin lan egin da euskararen normalizazioa bultzatzeko, baita merkatari zein ostalariekin ere. Udalaren ustez, hala ere, lan-mundua euskalduntzeko funtsezkoa da enpresa ttikiekin ere aritzea. Izan ere, egitasmo hau eurekin batera diseinatu eta planteatuko da, ematen diren urratsak errealak izan daitezen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios