Borrar
Oier Mugarza, arraunlari oiartzuarra, irabazitako bandera astintzen.
Arraunlari oiartzuarrak pozik Euskadiko  Batel Txapelketan irabazitako dominekin

Arraunlari oiartzuarrak pozik Euskadiko Batel Txapelketan irabazitako dominekin

Jubenil mailan, Koxtape Arraun Elkarteko Oier Mugarza oiartzuarrak beste garaipen bat erdietsi zuen

GOIZARIN

Jueves, 28 de abril 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteburuan, Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zen Arabako Legutioko urtegian. Jubenil mailan, Koxtape Arraun Elkarteko Oier Mugarza oiartzuarrak beste garaipen bat erdietsi zuen. Legutioko urtegian jokatutako lehiaketan lehena izan zen bere batela. Bestalde, Oiartzungo neskez osaturiko batela txapeldunorde sailkatu zen, Araban. Maider Etxaniz patroi lanetan eta Maddi Puy, Ekhiñe Irazusta, Alazne Cruz eta Maddi Galdos arraunlariak igo ziren podiumaren bigarren koskara. Orain, Espainiako txapelketa prestatzen ari dira buru-belarri oiartzuar gazteak. Izan ere, asteburu honetan Vigon (Galizia) jokatuko den txapelketan izango dira sei oiartzuarrak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios