1949an jaiotako lagunak euren urteroko ospakizuna egingo dute martxoan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

1949an jaiotakoak, 1970eko kintoak, martxoaren 10ean, larunbata, elkartuko dira beren urteroko ospakizuna egiteko. Goizeko 12:00etan Ugaldetxon, Intxixu jatetxean ondoan bilduko dira. Jarraian, handik Arraguako Aldeguna elkartera joango dira eta bertan iazko argazkiak ikusi, txakolina dastatzeko aukera izango dute Eguerdiko 14:00ak aldera Egiluze jatetxean bazkari-legea egingo dute.

Izena emateko Martxel Lizasorekin jarri behar da kontaktuan 629450807 telefonoan. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero ere telefono horretara deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos