Borrar

Gaur EHUko udako ikastaro bat Oiartzunen bukatuko da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 15 de septiembre 2017, 00:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldean izango da ikastaro honen azken saioa Oiartzunen. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da ekitaldia Jexux Leonet alkateak, Katin Txiki, Oiartzungo memoria historikoaren aldeko elkartearen laguntzarekin ikastaroko irakasle eta ikasleei harrera instituzionala egingo die udaletxean. Ondoren, ikastaroaren barruan, Oiartzunen bisita batzuk egingo dira, gaiaren inguruan oso lotuta dauden bi eremu ezagutzeko. 17:00etan Oiartzungo Kanposantura joango dira eta 18:00etan Iragorriko kanposantura. Bukatzeko, 19:00ak aldera parte-hartzaile guztiak Karrikako Artaso elkartera hurbilduko dira ikastaroari afari-merienda eder batekin bukaera emateko. Eta ikastaro hauetan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios