Borrar
Ikastola sinatzaileek ordezkariak Biriatun. ARIZMENDI
'Zubiak eraikiz' hitzarmena sinatu du Orereta Ikastolak

'Zubiak eraikiz' hitzarmena sinatu du Orereta Ikastolak

L.R.

ERRENTERIA.

Sábado, 10 de marzo 2018, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Biriatuko Ikastolan elkartu dira Orereta Ikastolaren eta Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko ikastolen ordezkari eta lehendakariak. Hurrenez hurren Itziar Navarro, Aritz Audikana, Mikel Iglesia eta Iñigo Urkia, Fredo Onchalo eta Laida Mujika. Bost Ikastolen artean sinatu dute 'Zubiak eraikiz' lankidetza hitzarmena. Honela, bost ikastola hauetako haurren arteko ezagutza sustatu eta laguntza ekonomikoak bideratuko dituzte. Gainera, Urruñako Ikastola ofizialki batu zaie, sinadura honekin, gainerako ikastolei, mugaz gaindiko lana sustatzen duen akordio honetan. Abenduaren 22an egin zen, Orereta Ikastolak antolatuta, Benito Lertxundiren kontzertua Galtzarabordako Kiroldegian, 'Luzatu esku(h)ara' izenburupean. Urruña, Hendaia, Biriatu eta Ziburuko ikastolei laguntzeko 13.000€ lortu dira kontzertu horri esker.

Orereta/Errenteriarren aldeko esker oneko hitzak izan dira nagusi Biriatuko ekitaldian, eta aurrerantzean ere elkarlanean jarraitu eta sakontzeko indarberriturik agertu dira ikastolen ordezkariak. 'Zubiak Eraikiz' egitasmoan barneratzen da ekimen hau; besteak beste, Orereta Ikastolak kalitatez betetzen duen eremu akademikoa kultur dimentsioz osatzeko eta Ikastola eta giza komunitate osoaren arteko lana sustatzeko abian den egitasmoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios