Orereta ikastolak elkartasun taberna jarriko du festetan

L. R. ERRENTERIA.

Madalen jaietan, Orereta ikastolak prestatzen duen tabernaren helburu nagusia, aurten, elkartasuna da.

Iaz bezala aurten ere, bertan jasotako dirua, besteak beste, Biriatu, Hendaia, Urruñe eta Ziburuko ikastolak laguntzeko bideratuko da. Bertara hurbiltzen diren herritarrak elkartasuna espreski diruz adierazi nahi badute, 121 kantu herrikoi jasotzen duen liburuxka eros dezakete 2 euroren truke.

Azken egunean, uztailaren 25ean, 18.00etatik aurrera Urruñeko Kuxkuxtu txaranga arituko da zuzenean guztion bihotzak kantuz alaitzen.

Orereta Ikastolak 54 urte darama indarrean eta jada 5.000 ikasle inguru Ikastolaren historiaren lekuko dira. Ibilbide luze honen uzta, XXI mendeko beharretara egokitzeko eta ikasle ohien protagonismoa zehazteko, 2017-18 ikasturtean zehar prozesu bat zabalduko du ikastolak.

Prozesuaren abiapuntua urriaren 7an izango da, Añabitarten antolatutako bazkariaren bidez. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aurretik eta 25 euroko prezioa izango du. Bazkari txartelak Ikastolaren tabernan egongo dira salgai, egunero arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara. «Gure herriaren balioak sustatu, elkartasuna eta auzolana azpimarratu, euskaraz mintzatu eta generoen arteko errespetu osoa berma-tzeko konpromisoarekin» agurtu nahi ditu Orereta Ikastolak aurtengo Madalen jaiak. «Gurekin txoznan lan egin nahi baduzu idatzi ezazu emaila idazkaritza@orereretaikastola.net era. Izan zoriontsu!». 

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos