Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Korrika. Hendaiara joango diren Oreretako ikasleak.
Oreretako ikasleak Hendaiako Korrikan egongo dira

Oreretako ikasleak Hendaiako Korrikan egongo dira

Apirilaren 4an, asteartea, Korrika helduko da Errenteriara eguerdiko 12tan

LUISMA RODRÍGUEZ

Viernes, 31 de marzo 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Apirilaren 24ean beteko da urte bete Orereta ikastolak, Biriatu, Hendaia eta Ziburuk sinatu zutela 'Zubiak eraikiz' elkarlanerako hitzarmena. Gerokoak izan dira, Madalenetan antolatutako elkartasun eguna edo euskararen egunean bizitako egun pasa. Aurtengo ikasturtean Urruñeko ikastola gehituko da hitzarmenera, elkarlana gorpuztuz.

Ekimen desberdinez indartu nahi dute hitzarmena eta horren lekuko da, 1 eta 2. mailako ikasleak Hendaiako ikasleekin idatziz burutu duten harremana edo Hendaiako hirugarren mailako ikasleek Añabitartera eginiko bisita. Datorren apirilaren 4ean, «Korrika gurekin izango dugula jakinik beste senidetze ekimen baten berri eman nahi dizuegu oraingoan».

Apirilaren 4ean, asteartea, Korrika helduko da Errenteriara eguerdiko 12:00etan eta Hendaiatik pasako da 14:50ean. Herri ekimen bera aitzakiatzat hartuta, bosgarren mailako 17 ikasleek Hendaiako ikasleekin 24 orduko bizikidetzaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Hauxe da antolatutako egitaraua: 12:00etan Korrika Añabitartetik pasako da herrira tropelean jaitsiz. 13:45ean, ikastolako bost gurasok 17 ikasleak jasoko dituzte Añabitarten, Hendaiarako bidea egiteko. 14:15ean, Ikastola Hendaiara helduko dira. 14:45ean, Zubiaren inguruan Hendaiako ikastolak hartua duen kilometroa egingo dute 'Zubiak eraikiz' hitzarmeneko beste ikasleekin batera. Korrika burutu ondoren esleitutako ikasleen etxetara hurbilduko dira bertan afaldu eta gaua pasatzeko.

Apirilak 5ko goiza, asteazkena, Hendaiako Ikastolan emango dute. 12:00etan bost gurasok 17 ikasleak Hendaian jasoko dituzte eta autoz Añabitartera hurbildu. Arratsaldean Hendaian bizitako esperientzia partekatuko dute gelako gainontzeko ikasleekin. Beraz egitasmoak, «Bidasoa ibaiko bi aldeetako errealitatea ezagutu eta senidetzeko balioko duelakoan gaude».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios