Diario Vasco

Zapirain Anaiak eta I. Zabala bertsopaper lehiaketak abian

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, XXVIII. Zapirain Anaiak Saria eta XVIII. Ibon Zabala Saria bertsopaper lehiaketak antolatu dira.

Zapirain Ainaiak lehiaketan Euskal Herriko edonork parte har dezake, 17 urte edo gehiago izanik. Lan sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez izan ditzake eta lehiakide bakoitzak hiru aurkez ditzake gehienez. Gaia libre izango da eta bertsoak saritu edota argitaratu gabeak. Lanak entregatzeko epea azaroaren 21ean amaitzen da. Irabazleak, 875 euro eta oroigarria eskuratuko ditu eta bigarrenak, 500 euro. Sariak abenduaren 20ean banatuko dira. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.

Ibon Zabala Saria 16 urte edo gutxiagokoei dago zuzendurik. Lan sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez izango du. Irabazleak 250 euro eta oroigarria eskuratuko ditu eta bigarrenak, 150 euro.

Harremanetarako nahiz bertsopaperak bidaltzeko: Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Xenpelar Bertso Eskola, Pablo Iglesias etorbidea, 11, 20100, Errenteria (943 340 143, bulegoa@lauhaizetara.net). Lanak, Errenteriako Udala, Euskara Zerbitzura, Herriko Plaza, z/g, 20100, Errenteria, telefonoa 943 449 613, ere bidal daitezke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate