Diario Vasco

Txekian ere arrakasta lortu du Ereintzak

Ereintza Dantza Taldeko kideak Txekian.
Ereintza Dantza Taldeko kideak Txekian. / EREINTZA

Muebles con estilo para tu hogar

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Calidad y diseño en ropa de hogar

Hasta 70%

Moda casual para hombre y niño

Hasta 70%

Diseño y calidad al mejor precio

Hasta 80%

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre, mujer e infantil

Hasta 90%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Textil hogar de diseño y calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Marcas deportivas en relojes de pulsera

Hasta 70%

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Chaquetas de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calidad y diseño en tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda y complementos para hombre

Hasta 70%

¡Todas las botas a 21.00€! ¡No te lo pierdas!

Hasta 70%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes con estilo para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Chaquetas y abrigos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de original diseño para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡¡Todos a 49€!!

Hasta 70%

Moda urbana para hombre

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Abuztuaren 15ean abiatu zen Ereintzako ordezkaritza Errenteriatik. Frantzia eta Alemania gurutzatuta, tartean bisitaren bat egiteko aprobetxatu eta, hilaren 18an iritsi zen folklore jaialdira. Izen handiko festibala da, eta bertakoen-tzat urteko zita garrantzitsuena, bertaratzen den jende kopuru itzela dela eta. Urtero antolatzen da eta 62. edizioa du aurtengoa. Inguru natural batean, kalean zein anfiteatro itxurako eszenatokian, mundu osoko dantzari zein musikariak elkar-tzen ditu Cerveny Costelek herriko nazioarteko jaialdiak (www.folklorck.cz).

Ereintza Dantza Taldeak bertan eman dituen lau eguneko emanaldi bana izan du eta «oso erantzun ona jaso du. Euskal dantzen indarrak eta bizkortasunak publiko zabala ez ezik, herriko agintariak ere harritu ditu. Esku zarta indartsuak jaso ditugu emanaldi guztietan eta jasotako zorion eta hitz ederrak asko izan dira». Lan onaren lekuko, jaialdiaren itxiera ekitaldian Cerveny Kostelec herriko alkateak emandako talde onenaren saria.

«Esperientzia aberasgarria»

Nazioarteko 15 folklore talde elkartu dira Cerveny Kostelec herrian: Txekiako bost, Eslobakiako bi, Frantzia, Estatu Batuak, Serbia, Indonesia, Aljeria, Txina, Turkia, Israel eta Italia. «Herrialde bakoitzaren dantzak ikusteaz gain, ikasi ere egin ditugu. Estatu Batuetako eta Serbiako dan-tzariek euren pausuak erakutsi zituzten lehen egunean». Ereintzak, bere aldetik, jende andana batu zuen euskal dantza ezagunenetarikoak erakusteko. «Esperientzia aberasgarria ezbairik gabe».

Horrez gain, epe luzera begira ere finkatu dituzte harremanak. Dan-tza taldeak nazioarteko hainbat jaialditatik gonbidapenak jaso ditu datozen urteetan gure kultura mundu zabalean erakusten jarraitzeko.

«Balorazio ezin positiboagoa egiten dugu, gure herria, kultura, dantza, ohitura, hizkuntza... ez Txekiara bakarrik, beste hainbat herrialdetara zabaltzeagatik. Asko baitira Euskal Herriaz galdegiten diguten beste herrialdetako ordezkariak. Guk, herritik, euskaraz eta ilusioz, jarraituko dugu gure herriaren eta kulturaren berri ematen».

Horrez gain, Ereintza Dantza Taldeak hasi du dagoeneko ikasturtea, eta besteak beste, Atlantikaldian, urriaren 1ean Baionako Dantzari Egunean, eta urriaren 8 eta 9an Ezpeleta eta Arrangoitzen emanaldiak eskainiko ditu.