Birziklapenaren aldeko kanpaina hasiko da

'Gu Birziklatuz zoriontsuago' lema aukeratu du Ondo Ai Gea taldeak

L. R. LEZO.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak aipatzen du «itxura guzien arabera iraila honetan aldatuko dute Lezon hondakinen bilketa sistema herriko kaskoan».

Azken urtetan «Lezoko herriak hondakinen bilketan %28ko bereizte maila batetik %80ra pasatu da. Bilketa sistema aldatuta guk argi dugu atzera egingo dugula».

Birziklatzean atzera eginez, Lezoko Udalak «gipuzkoar guzien kontra eraiki nahi den erraustegia elikatzea eta bultzatzea du helburu, hau arduragabekeria galanta iruditzen zaigu. Guk Lezon honen erantzule EAJ eta PSEko zinego-tziak egiten ditugu».

Hondakin bilketan Lezoko alkateak «galdeketaren alde eta inposatzearen kontra zegoela esana zuen publikoki, gaur berriz akordioa eta parte hartzea baztertzen ditu. Hondakinen mahairik ez du martxan jarri nahi eta elkarrizketa bide guziak itxi ditu».

Berdina gertatzen da «Lezo Garbiarekin ere, beraiekin hitz egiteko ahalegina egin badugu ere, ez dugu erantzun positiborik jaso».

Kanpaina

Egoera honen aurrean Lezon Ondo Ai Gea taldeak birziklapenaren alde eta errausketaren kontrako kanpaina hasi du, 'Gu birziklatuz zorion-tsuago' lemapean.

Zintzilikarioetan jartzeko pegatina batzuk egin dituzte baita ere lema horrekin. Pegatina hauek Txerrimuñon, Tiñelun eta Aizpea ostatuan hartu daitezke.

Ondo Ai Geak kanpaina honekin bat egin eta pegatina zintzilikarioan jartzera bultzatzen du.

Temas

Lezo

Fotos

Vídeos