Birziklapen emaitzek behera egin dutela dio Lezon Ondo Ai Ginenek

L. R. LEZO.

Lezon Ondo Ai Ginenek salatu duenez, 2017. urteko irailan 5. edukiontzia martxan jarri zenetik, «bereizketa portzentaiak 8 puntu egin du behera 2016 urtearekin alderatuz. Hondakinen birziklapen emaitzak beheruntz doaz. Gure iritziz 5. edukiontziko sistemarekin 2018an oraindik ere emaitzak okertzen joango dira». 2017ko azken hiru hilabeteetan «errefusa kantitatea 3,5 aldiz handitu da 2013-14-15 urteekin alderatuz». 2017ko San Markosen datuak eskutan, «Lezoko hondakinen bereizketa datuak nabarmen behera egin dute. Gaur egungo joerak ez digu etorkizun hobea erakusten, gure iritziz 2018. urtea oraindik eta okerragoa izango da». Egoera honetan «ardura handiena Lezoko alkateak duela uste dugu, jakinaren gainean zegoen hau gertatuko zela eta hala ere bilketa sistema aldatu eta herritarrei behin eta berriz gezurra esan dielako 5. edukiontzi sistemarekin emaitzak hobetuko zirela esanez».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos