Bertsoak, dokumentala eta ekitaldia izango dira gaur

Lehengo asteko 'Erradikalak gara' bertso-bakarrizketa. /  BASTEROBERRI
Lehengo asteko 'Erradikalak gara' bertso-bakarrizketa. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaurko egunaren harira, egitarau bateratua osatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak: Antiju Morik, Abaraxka ludoteka, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kuadrillategi, norbanakoek eta Udalak osatua.

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. «Oraindik ere pauso asko ditugu emateko emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten genero-indarkeria kasu guztiak desagertzeko. Genero indarkeria mota guztiak ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta emakumeak indartzeko egun gisa ulertu nahi dugu azaroaren 25a, eta horren baitan kokatu herrian antolatu ditugun ekimenak. Feministen Asanblada indarberritua izan da aurtengoa, gazte askok hartu baitute parte. Oiartzunen, feminismoak indarra baduenaren seinale pozgarria», diote antolatzaileek.

Artistekin elkarlanean

Azaroaren 25eko ekitaldian, 'Badabil zerbatte' emanaldi berezia izango da. Herriko artistek parte hartuko dute, Feministen Asanbladak antolatutako saioan: Idoia Beratarbide; Lur Gaztelumendi; Goiatz Labandibar; Ainara Lasa; Alaia Martin; Iraitz Mateo; Olarri Dantza Taldea eta antzerki taldeak, bakoitzak bere sormen disziplinarekin aberastuko du saioa.

Egitaraua

Lehengo astean hasi zen egitaratua 'Erradikalak gara' bertso-emanaldiarekin. Atzo, hilak 24, 'Martxan' dokumentala eta solasaldia izan ziren udaletxeko areto nagusian, ilunabarreko 19:00etan.

Gaur izango da egun handia ekitaldi gehien dauden eguna; hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Arratsaldeko 16:30ean hasiko dira ekintzak Done Eztebe plazan murala egingo dute. Ilunabarreko 19:00etan antzerkia eta 'Badabil zerbatte' emanaldi herrikoia izango da Kontzejupean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos