Asteburuan joko zuzenen festa izango da

Txosteko Nazabal, Mendizabal eta Cousillas Kultura zinegotzia. /
Txosteko Nazabal, Mendizabal eta Cousillas Kultura zinegotzia.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Irailaren 29tik urriaren 1era bitarte Oiartzunen joko zuzenen festa izango dugu. Europako Ondare Jardunaldien baitan koka-tzen da festa hau, 'Oiartzun, joko zuzenen testigu' izenburuarekin. Aurtengo gaia paisaia izanik, pilota jolasek eta pilotalekuek herriguneetan eta mendietan sortzen dituzten paisaia-aldaketetatik abiatu da Txost elkartea ekitaldia antolatzeko orduan.

Txost elkartea joko zuzenak berreskuratzeko azken urteetan egiten ari den lana errekonozitu nahi du Udalak, eta herritarrek pilota modalitate hauek ezagutzeko aukera probestera deitu. Izan ere, gure herriko kultur-ondarearekin estu lotuta dago tradizio hau.

Doneztebe plazan berriz

Joko zuzenen festa honek izango du berezitasunik. Izan ere, Doneztebe plaza berriz pilota-plaza bihurtuko da, garai batean bezala. Gainera, Beheko Plaza berrituan ere jokatuko dira zenbait partida. Txosteko kideek primizia bat ere aurreratu dute: urriaren 8an izango den Artikutzako trenaren Egunean, Zaldingo pilota-soroan bote luzeko partida bat jokatuko dela.

Egitaraua

Ostiralean, udaletxean 19:00etan 'Joko zuzenak Oiartzunen, lehen eta orain' Joxe Mari Mitxelenaren eta Antton Mendizabalen eskutik, eta Iñaki Uriarte arkitektoaren 'La plaza frontón, ágora vasca' hitzaldiak izango dira. Larunbatean eta igandean; berriz, bote luze, errebote, pasaka eta laxo erakustaldiak. Zehazki, larunbatean 10:30ean bote luzea izango da Doneztebe plazan. Eta 12:00etan Kontzejupean pasaka. Igandean, 11:00etan Beheko Plazan Errebotea izango da ikusgai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos