Diario Vasco

Oiartzuarren maila bikaina pistako Espainiako txapelketan

Ekhiñe, Imanol, Luken eta Beñat entrenatzailearekin.
Ekhiñe, Imanol, Luken eta Beñat entrenatzailearekin.

Pasa den asteburuan, Espainiako Pista Txapelketa jokatu zen Tafallan, Migel Indurain belodromoan. Estatuko pistard onenak lehiatu ziren, txirrindulari oiartzuarrak tartean.

Ekhiñe Rivas Ruiz gazteak, esate baterako, hiru domina eskuratu zituen Nafarroan kadete kategorian: abiaduran brontzezko domina, taldeko pertsekuzioan urrezko domina eta talde abiaduran brontzezko domina. Era berean, Ekain Jimenez Elizondo gazteak urrezko lau domina irabazi zituen kadete kategorian: pertsekuzioan, abiaduran, keirin eta taldeko abiaduran.

Biak ala biak Lezoko Allerru Txirrindularitza Eskolako kideak dira eta oso pozik daude lortutako emaitzekin. Haien entrenatzailea, Asier Maeztu txirrindulari ohia, oso gustura zegoen txapelketaren amaieran. «Lan bikaina egin dute gure txirrindulariek. Txalotzekoa da».

Azkenik, Imanol Isasa eta Beñat Felipek bigarren amaitu zuten taldeko abiadura proban junior kategorian, madrildarren atzetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate