Diario Vasco

Hazilan egitasmoaren hirugarren edizioa abian da

Hazilan programako saio bat Gipuzkoako beste eskualde batean.
Hazilan programako saio bat Gipuzkoako beste eskualde batean. / GALILEA
  • Aukeratuak diren gazteek 80 ordutako formakuntza praktikoa jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionalak lantzeko

Colección moda técnica para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, Hazilan egitasmoaren hirugarren edizioa jarriko dute martxan, gazteei eta enpresei zuzenduta. Konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa da, ikuspegi guztiz praktikoa du eta enpresen beharretara egokitzen da.

Egitasmoaren sustatzaileek jakinarazi duenez, egitasmoaren helburua langabezian dauden gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, euren lan aktibazioa eta lan txertaketa bultzatuz, eta hori guztia, prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzenak sustatuz.

Hazilan egitasmoa 20-35 urteko gazteei zuzenduta dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide Heziketa edota Unibertsitateko ikasketak dituztenak, baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten edo egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, bien beharrak asetzen saiatuko baita; alde batetik, kualifikazio altua duten gazteak daude, enpresek hainbeste baloratzen dituzten zeharkako konpetentziak lantzea falta zaizkienak eta batez ere lan aukera erreal bat behar dutenak; bestetik, baliabide faltagatik edo azken urteetako ziurgabetasunagatik aurrera eraman gabeko dibertsifikazio edo lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak dauzkaten enpresak daude. Hazilanek egitasmo hauek aurrera eramateko formula ezberdinak eskaini dizkie.

Aukeratuak diren gazteek 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, eta ondoren euren ibilbidea jarraituko dute eskura jarriko zaizkien baliabide ezberdinen bidez, negozio bat martxan jartzen lagunduz, enpresa batean praktikaldi bat betez, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuz, prestakuntza zehatz bat burutuz edo norberaren auto hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Oarsoaldea Garapen Agentziak interesa duten pertsonentzat saio informatiboak antolatuko ditu, programaren xehetasunak azaltzeko eta sor daitezken zalantzak argitzeko. Saioak urtarrilaren 17tik 24ra egingo dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan. Parte hartzeko interesa duten pertsonek aldez aurretik Oarsoaldea elkartera deitu beharko dute. Izena emateko epea urtarrilaren 20ra bitartekoa da, eta inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo da elkarrizketa baten bidez.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate