Diario Vasco

Altamirako auzokideak deitzen ditu bilerara Ondo Ai Geak

  • Hilaren 18an Auzo Elkartean izango da, bilketa sistemari buruz hitzegiteko

Lezoko Udalak 2017an hondakinen bilketa sistema aldatu eta San Markos Mankomunitateari honen bilketa ematea erabaki ondoren, Lezon Ondo Ai Gea taldeak zera adierazi du, «Lezoko Udalak hartu duen erabakia lezoarron eta gipuzkoarron osasun eta poltsikoen kontrako erabaki bat izan da. Aurrera begira jarri beharrean atzera begira jartzen gaituena, baina errealitatea horrela izanda, guk ahalik eta hondakin gehien bereiztearen alde lanean jarraituko dugu».

Taldearen ustez «Udala ezar-tzera doan sistema Pasaian ezarri zuten berbera da, 5. edukion-tzietan sistemarik txarrenetako. Biltzeko modu honekin bereizketa ondo egingo duen herritarren hondakinak ere gaizki egindakoekin nahasi eta errefusa bihurtuko dira asko, zabortegiak eta errausketa elikatuz. Bilketa sistema hau aukeratzearekin berriz ere Lezoko Udalak zera adierazi du, bere helburua ez zela hondakinak bereizi eta birziklatzea».

Bukatzeko, Ondo Ai Gea taldeak gehitzen du «Lezoko Udalak aste honetan korrika eta presaka Altamirako biztanleak, kontenedore marroien giltzak jaso-tzera deitu ditu. Egoera hau ikusirik eta gure helburua hondakinak gaika bereizte eta birziklatzea izanik proposamen bat landu dugu. Hau aurkezteko eta auzotarrekin konpartitzeko, Lezon Ondo Ai Gea taldeak datorren asteazkenean, hilak 18an arratsaldeko 7:30ean bilera bat egingo du Altamirako auzo elkartean».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate