Diario Vasco

Lehen urtea bete du Mindy proiektuak

Mindy programak teknologia berrien inguruko prestakuntza eman die neska-mutikoei.
Mindy programak teknologia berrien inguruko prestakuntza eman die neska-mutikoei. / MINDARA
  • Mindara elkarteak abian jarritako ekimenari ondo etorriko litzaioke laguntza pixka bat, «motza gelditzen» ari zaielako horretan darabilten material informatikoa

Mindara elkartearentzat ez dago ezintasunik, ez dago desgaitasunik. Oarsoaldea mailan diharduen elkarteak ez ditu gogoko ezezkotik abiatzen diren hitzak, muga eta gabeziak azpimarratzen dituztenak, eta nahiago du dibertsitate funtzionalez hitz egitea eta, abiapuntu hori oinarri hartuta, aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia sustatzea «pertsonen autonomia sustatzea, gizarte, gorputz, kirol eta jarduera osasungarrien bidez».

Horretarako jardueta eta egitasmo ugari jarri ditu abian, nahiz eta beti ibili baliabidez oso justu. Horietako bat da Mindy programa, igandean, urtarrilak 8, lehen urtea bete zuena. Haurrei zuzendutako programa horren muina teknologia berrien ezagutzan eta erabileran datza. Hala, teknologia horiei lotutako saioak egiten dituzte ostiralero urtean zehar Mindarako egoitzan. Era askotako jarduerak burutu dituzte, eta denak izugarri gustura: robotika, sare sozialak, komunikazioak, blog-a, bideo edizioak, 3D imprimagailuak...

Enpresa eta erakunde askoren laguntza izan dute egitasmoa aurrera eramateko -Espacio Ekilore, Hirusec, Rekkam, Tumaker, Oarsoaldea, Errenteriako Udala...-, baina urtebetzearekin batera zabaldu duten oharrean azaldu dutenez, berriro daude laguntza beharrean. «Orain arte izan dugun material informatikoa motza gelditzen ari zaigu, aurten ume kopurua handitu delako Mindy programan». Horregatik, gustura onartuko lukete alor horretako laguntza. Haiekin harremanetan jartzeko moduak eta ekimenari buruzko informazio zabala Mindararen weg gunean daude.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate