Borrar
Aginaga-Belintxon.
Belintxon eta Aginaga Bergaran garaile

Belintxon eta Aginaga Bergaran garaile

L. R.

Sábado, 3 de diciembre 2016, 00:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bergaran jokatu zen bikote gazteen Euskal Herriko XXIX Dantza suelto txapelketa eta bigarren urtez suertatu zen garaile Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginagak osaturiko bikotea. Jantzi dotereen edo egokienari ematen zaion saria ere bikote honentzako izan zen. Guztira 8 eta 15 urte bitarteko 18 bikote aritu ziren dantzan. Oraingoan Lezotik, bikote garaileaz gain, beste bost bikote aurkeztu ziren: Danel Serrano eta Irati Saizar, Ane Anuariz eta Mikel Esnaola, Olatz Azkue eta Endika Osa, Ane Jaunarena eta Urko Puy, Maren Galvez eta Ugaitz Ribera. Bikote guzti hauen prestatzaile den Lurdes Esnaolak beste lau bikote aurkeztu zituen, Lezokoak izan ez arren bertan ikasten dutenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios