Diario Vasco

Oarsoaldeako etxebizitzen energia-egoera ikertzeko bisitak martxan dira

Etxebizitzen hautaketarako energia-kontsumo eta eraginkortasunean eragina duten aldagaiak erabili dira
Etxebizitzen hautaketarako energia-kontsumo eta eraginkortasunean eragina duten aldagaiak erabili dira / ARIZMENDI
  • Hautatutako etxebizitzak 1.980 urtea baino lehen eraikitakoak dira

Etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzeko asmoz, Oarsoaldeko udalerri bakoitzeko auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa bat egin ostean, bizitoki ezberdinen azterketa eta datuen bilketa-lana gauzatzen ari da. Ondoren, azterketatik abiatuz, eraginkortasun energetikoaren irizpideak aintzat hartzen dituen eraikuntzen zaharberritzea hobetzera zuzendutako jarduerak jasoko dituen programa diseinatuko da.

Auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa egiteko, etxebizitzetako energia-kontsumo eta eraginkortasunean eragina duten aldagai batzuk erabili dira, etxebizitzen eraikitze-urtea eta ezaugarri sozioekonomikoak besteak beste. Hori dela eta, hautatutako etxebizitzak 1.980 urtea baino lehen eraikitakoak dira, hauetan aurki daitezkeen itxituretako ezaugarri termikoengatik.

Energia ikuskaritzetan parte hartzeko Oarsoaldean bizi diren herritarrek, jabegokoak edo alokairukoak izanda, Izadi 21 enpresarekin kontaktuan jar daitezke 943 492 215 telefono zenbakira deituaz. Bisita doakoa da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate