Diario Vasco

Merkataritza ttikia suspertzeko lan-ildoak proposatzeko foro irekia egingo da, asteazkenean

Herriko merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan, ekintza plana definitzeko foro irekia izango da datorren asteazkenean, hilak 9, Manuel Lekuona bibliotekan, ilunabarreko 20:00etan. Gehienez ordu eta erdiko iraupena izango duen saiora merkatariez gain, herritarrak ere gonbidatuak daude. «Merkataritza ttikia suspertzeko ezinbestekoa baita merkatari zein kontsumitzaileen indarrak batzea», adierazi dute udal ordezkariek.

Epe ertainera begira, «merkataritza suspertzeko lan ildoak zehaztea da asteazkeneko foroaren helburua. Horretarako, ekarpenak jaso eta lehenestea izango da helburua», gaineratu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate