Diario Vasco

Ondo Ai Gea taldekoek hondakinen mahaia eskatzen dute Lezon

Joan den urte amaieran eta Lezon Ondo Ai Gea taldeak Peio Garbizu garaiko alkateari, hondakinen mahaia sortzea proposatu zion. Mahai hori sortu eta bertan egon ziren Udalean ordezkaritza duten alderdiak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE), eta hondakinen kudeaketaren harira sortutako taldeak, Lezo Garbia eta Lezon Ondo Ai Gea, Jesus Martiarena tarteko. Mahai horren ondorioa izan zen EAJ-PNV eta EH Bilduko udal taldeek akordioa lortu izana. «Prentsan eta udaleko web gunean ikusi genituen eskua emanez».

Egun batzuetara Lezon Ondo Ai Geak ere bat egin zuen akordio horrekin «bereizte maila ona lortuko zuelako, ekonomikoki bideragarriena zelako eta elkarrizketaren bitartez herriko indar nagusiak elkartu zirelako».

Akordio honek ordea «ez zituen gustura utzi EAJ-PNVko Gipuzkoako alderdi kideak eta alkateak eta zinegotzi batek dimisioa aurkeztu zuten. Ondoren Jesus Maria Martiarena izendatu zuten alkate».

Azken asteotan 2017rako Lezoko Udalak, «kontrolik gabeko» 5 edukiontzien bilketa sistema martxan jartzeko asmoa duela diote Ondo Ai Geak taldekoek.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak zera adierazi nahi du. «Sistema mistoaren inguruan egin zen akordioa ona zela, hondakinen bereizketa maila altua ziurtatzen zuelako, udal gobernu talde nagusien arteko akordioa zelako eta ekonomikoki bideragarriena zelako».

Lezoko alkatea den Jesus Martiarena, «Lezo Garbiako kide zenean hondakinen gaia konpontzeko behin eta berriro herriaren parte hartzea eskatu zuela eta guri hori oso ondo iruditzen zaigula. Baina bere alkate denetik ez du gurekin inolako harremanik izan, ez du hondakin mahirik bildu ez du parte hartze prozesurik martxan jarri. Zein parte hartze da hau? Non dago Lezo Garbiako kide zenean eskatzen zuen parte hartzea?».

Lezon Ondo Ai Gea taldekoek Lezoko alkateari zera eskatu nahi diote. «Egin dezala lezoar guziei irekia izango den deialdi bat hondakinen mahaia berriro martxan jartzeko. Udaleko taldeei ere (EAJ-PNV, EHbildu eta PSE-EE) eskaera bat luzatu nahi diegu. Hondakinen mahaia ahalik eta azkarren martxan jartzea bultza dezaten, era honetan hondakinen inguruan hartuko diren erabaki guziak gardentasunez hartu daitezen».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate