Diario Vasco

Amerika, Afrika eta Asiako hizkuntza gutxitutako hiztun adituei harrera, asteburuan

Hizkuntza gutxitutako hiztun adituei harrera egin die Udalak.
Hizkuntza gutxitutako hiztun adituei harrera egin die Udalak. / GOIZARIN
  • Oiartzungo Udalak Garabideren proiektua laguntzen du

Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Aditu tituluko ikasleei harrera egingo dio Oiartzungo Udalak asteburu honetan. Ioritz Aizpuruk (Euskara zinegotzia) eta Eneritz Arbelai-tzek (Ingurumen zinegotzia) ongietorria eman zioten taldeari atzo eta gaur Aditu Tituluko ikasleekin elkartuko dira, sor daitezkeen elkartruke eta harremanen inguruan hitz egiteko.

Hizkuntza gutxituen kooperazioan jarduten du Garabide Elkarteak. Kooperazio horren baitan, bi urtez behin Aditu Titulua eskaintzen die Amerika, Asia eta Afrikako hizkuntza gutxituetako eragile izan daitezkeneei, euskararen biziberritzean egindako pausoak azaldu eta euren komunitateetan proiek-tuak martxan jartzen laguntzeko. Asteburu honetan, Arritxulo aterpetxean ostatu hartu eta eskolak jasoko dituzte.

Oiartzungo Udalak Garabide diruz laguntzen du, hizkuntzaren eta kooperazioaren arloan lanean jarraitzeko baliabideak izan ditzan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate