Diario Vasco

Iturri-berri elkarteak harmonia ederrean ospatu du 50. urteurrena

Iturri-berri elkarteko familia, Torre atzean dutela.
Iturri-berri elkarteko familia, Torre atzean dutela. / ARGAZKIAK GOIZARIN

Atzo, festa giroa zen nagusi Iturriotz auzoan. Iturri-berri elkartearen 50. urteurrena dela eta, ospakizunetan ibili ziren iturrioztarrak. Eguerdian hasi ziren ekitaldiak, herri kirolen erakustaldia bikainarekin. Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariak eta Izeta III.a harri-jasotzaileak izan ziren protagonista.

Elkarteko bazkideak ordurako biltzen hasiak ziren auzoko frontoian. Gero, familiako argazkia atera ondoren, etorri zen mahaiaren bueltan esertzeko tenorea, bazkari-legea egiteko aitzakiarekin. 110 lagun elkartu ziren frontoian, harmonia ederrean.

Ospakizunek gauera arte iraun zuten.