Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketak abian

LUISMA RODRÍGUEZ

Domingo, 1 de noviembre 2015, 01:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, XXVII. Zapirain Anaiak Saria eta XVII. Ibon Zabala Saria bertsopaper lehiaketak antolatu dira.

Zapirain Ainaiak lehiaketan Euskal Herriko edonork parte har dezake, 17 urte edo gehiago izanik. Lan sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez izan ditzake eta lehiakide bakoitzak hiru aurkez ditzake gehienez. Gaia libre izango da, bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak. Lanak entregatzeko epea azaroaren 28an amaitzen da. Irabazleak, 700 euro eta oroigarria eskuratuko dijtu eta bigarrenak, 400 euro.

Posta arruntaz bidaliko dira jatorrizko sorta eta bi kopia gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa. Posta elektronikoz bidaltzeko bi dokumentu doc formatuan (Word) izengoitiarekin. Batean bertsoak eta bestean egilearen izena, helbidea eta telefonoa.

Sariak abenduaren 30ean banatuko dira. Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.

Ibon Zabala Saria gazteei dago zuzendurik, 16 urte edo gutxiagokoentzat. Lan sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez izango du. Irabazleak 250 euro eta oroigarria eskuratuko ditu eta bbigarrenak, 150 euro. Beste oinarriak Zapirain Anaiaren lehiaketarenak dira.

Harremanetarako nahiz bertsopaperak bidaltzeko aukerak: Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Xenpelar Bertso Eskola, Pablo Iglesias etorbidea, 11 , Posta kutxa 20100, Errenteria, telefonoa 943 340 143, edo e-maila: bulegoa@lauhaizetara.net. Lanak, Errenteriako Udala, Euskara Zerbitzura, Herriko Plaza, z/g, 20100, Errenteria, telefonoa 943 449 613, ere bidal daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios