Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maider Olaizola malabarismoko irakaslea ikasle batekin.
Ikasleei zuzenduriko ekintza osagarri ugari Haurtzaron

Ikasleei zuzenduriko ekintza osagarri ugari Haurtzaron

Maider Olaizola malabarismoko irakasleak Uxue Flamariqueri pasa dio aurten lekukoa

GOIZARIN

Sábado, 3 de octubre 2015, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan, ikasleentzat eguneroko klaseetatik aparte ekintza osagarri edo extraeskolar ugari antolatu dituzte aurtengo ikasturtean. Lehen lehenik argitu behar da ikastolako jarduna osatuz planteatzen dutela aurtengoan ere ekintza osagarrien eskaintza zabal eta aberats hori.

Aurreko urteetan egindako lanari eutsi eta ekintza osatuagoa eskaintzea izan da ikastolaren nahia, azken urteetan eskainia izan dena indartuz eta osatuz.

Aurtengo ikasturterako osatu dituzten ekintza osagarriak bost mailakoak izan dira: Kirol ekintzak, urte osorako; Kultur ekintzak, urte osorako; Ikastaroak, eta Herri mailako beste ekintzak eta Beste kultur ekintza batzuk.

Kirolari dagokion ekintzak hauxek dira aurten: atletismoa, kirola - eskola (benjaminak eta alebinak), xakea, gurpil gaineko irristaketa eta kenpo kai. Kulturari dakionez, berriz: euskal dantza, jolas txokoa, eskulanak, dantza garaikidea, malabarismoa, antzerkia, bertsolaritza, dantza txapelketak, musika tailerra eta abesbatza.

Aurten robotikaren eskaintzak ere izan du arrakasta. Guztira 904 ikasle murgilduta dabiltza ekintza osagarrietan.

Maider Olaizolaren agurra

Aurtengo ikasturtean malabarismoko arduraduna ez da Maider Olaizola izango. Izan ere iazko ikasturtearen amaieran agurtu zen orain arte betetako lanez. «Orain dela hamaika urte hasi nintzen malabarismoko irakasle lanetan Haurtzaro ikastolan», adierazi du Olaizolak. Urte horietan guztietan 8-16 urte bitarteko ikasleekin lan egin du oiartzuarrak.

Bi eratako ariketak egin izan dituzte Olaizolaren malabarismoko ikasleek: ekilibriokoak (zango, slackline, akrobaziak, rulo, monoziklo...) eta malabaretakoak, hala nola pilotak, zapiak, diabolo, suzko zelotak, platerak... erabiliz.

Oso pozik dago oiartzuarra orain arte egindako ibilbideaz. «Oso gustura aritu naiz malabarismoak irakasten eta gaztetxoak oso pozik ikusteak bete nau. Urtero-urtero, ikasturte bukaeran ikastolaren egunean egindako ekitaldian erakusten genuen urtean zehar egindako lanaren etekina, gogo biziz».

Malabarismoetan ibiltzen diren ikasleek gauza asko lortzen dituzte, Olaizolaren iritziz. «Batzuk aipatuko ditut, hala ere askoz gehiago dira: material ez konbentzionalak erabiltzea; malgutasuna, arauetan, jolas eremuan, partaide kopuruan, iraupenean...; ludikotasuna, jolasean perfekzionatzeaz gain, primeran pasatzeko modua; errekurtso didaktiko eta hezitzaile berriak; hastapen eta hobekuntzaren ostean, jolas edo joko ezberdinen intentsitatea partaideen trebetasun mailaren eta egoera fisikoaren araberakoa izango da».

«Txikitatik gustatu izan zait zirkoko mundua», aitortu du Olaizolak. «Gurasoek askotan eramaten ninduten zirkura eta hango artistek egiten zituzten gauzak egin nahi nituen nik ere. Koxkorragoa nintzenean, nire kabuz hasi nintzen ikasten (pilotak, mazak...). Gero, hainbat herritako gaztetxeetara joaten hasi nintzen gauza berriak ikastera eta nik nekizkienak besteei irakastera». Urtxintxa hezitzaile taldera zuzendu zituen hurrengo pausuak eta ikastaro bat egin zuen. Titulua eskuratu eta Haurtzaro ikastolan aurkeztu zuen proiektua. «Horrela hasi nintzen ikastolan malabarismoko irakasle lanetan».

Hamaika urteko ibilbidearen amaieran, «haurrekin eta batez ere gazteekin daukadan harremana oso betegarria izan da niretzat», adierazi du irakasleak. «Gehien pozten nauena txikitatik hasi zen ikasle batek jarraituko duela malabarismo irakasle bezala, Uxue Flamariquek hain zuzen».

Ikastolako ardura utzita, Olaizolak orain ikasten jarraitu nahi du eta, bide batez «nire bi semeei malabareetako mundua irakatsiko diet. Asko gustatzen zaie eta orain beraiekin aprobetxatu behar dut».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios