Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Arraztalo Kontsumo taldearen banaketa Ergoienen izango da bihar

GOIZARIN

Domingo, 26 de julio 2015, 01:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kontsumo Taldearen uztaileko azken banaketa Ergoienen baratzan izango da, bihar. Kontsumo Taldeko kideez gain, «gure proiektuaren edo baratzako martxaren berri jakin nahi duen edozein ere gonbidatuta dago», nabarmendu dute Arraztaloko kideek.

Barazkiak jasotzeaz gain, «langileek baratzaren antolaketa azalduko digute, abuztuan taldekideak joaten garenean zer bildu jakin dezagun», argitu dute. Edozein herritar gonbidatuta dago, hortaz, baratzeko bisita honetara. Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen pareko aparkalekuaren ondoan dago, eta hitzordua arratsaldeko 18:00etan jarrita dago.

Gogoratu Arraztalo Kontsumo Taldea 2010ean jarri zela martxan, 15 bat kiderekin. Gaur egun taldean 35 familia daude. Ekologia eta integrazioa batu ditu, kontsumo taldeko barazkien ekoizpena Arraztalo kolektiboko gaixotasun psikikoa duten pertsonek egiten baitute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios