Borrar
Herri Musika txokoko ikasleak, ikasturte amaierako saioan.
Yann Pelliet & Konogan an Habask eta Aiko taldea Udako Kontzertuan, Doneztebe plazan

Yann Pelliet & Konogan an Habask eta Aiko taldea Udako Kontzertuan, Doneztebe plazan

Heldu den larunbatean izango da, 19:00etan Doneztebe plazan; gero musikariekin afaria, Kontzejupean

GOIZARIN

Jueves, 2 de julio 2015, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Soinuenea Fundazioak antolatuta (Herri Musikaren Txokoak) Udako Kontzertua heldu den larunbatean, hilak 4, izango da Doneztebe plazan, 19:00etan hasita. Dohainik da; hortaz, ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Batetik, Yann Pelliet & Konogan an Habask bikote bretainiarrak xirolarru eta bonbardaren sekretuak erakutsiko ditu, hurrenez hurren.

Yann Pelliet zortzi urte zituela hasi zen xirolarrua jotzen. Hemezortzi urterekin Bretainiako talde esanguratsuenetako baten zuzendaritza hartu zuen: Kevrenn Brest Sant Mark bagada. Bost urtetik hona, bere denbora librea gaur egun bere bizilekua den Concarneau herriko bagadean xirolarrua jotzen erakusteari eskaintzen dio.

Konogan an Habask, aldiz, bonbarda ikasten sei urterekin hasi zen Quimper-eko Musika Eskola Nazionalean. Bere lehen diskoa 2012an argitaratu zuen. D'ar pevarlamm, iraupen luzeko proiektu baten emaitza eta bere konposizio lanean oinarrituta, bakarlari moduan argitaratu zuen. Disko horretan Konogan-en bretoi eta irlandar musikatik edaten duen unibertso artistikoa agerian geratzen da. Konogan gaur egun Pevarlamm taldean aritzen da, eta horretaz gain, instrumentu anitz jo-tzen dituena izanik musika proiektu ugaritan parte hartzera deitzen dute.

Bestetik, Aiko taldea dantzaren inguruko jakinduria eta bizipenen transmisiorako gune berriak eta bereziki dantza egiteko sorturiko musikarekin batera, dantza bizitzeko aukerak sortzen ari da. «Azken batean, tradiziozko dantzaren mundua XXI. mendeko gure inguruko hiritarrei zabaltze lanetan ari gara», adierazi dute. Horretarako, proposamen interesgarri, dinamiko eta dibertigarri bat dute lanabes, inguru erakargarri batean gauzatua, eta gaur egungo bizimoduarekin bat datorrena: dantzaldi ibiltaria.

Bretainiako dantza herrikoiak

Arratsaldeko kontzertuaren aurretik, 12:00etan Bretainiatik etorritako Yann Pelliet eta Konogan an Habask-ek bere herriko dantzei buruzko tailer bat emango dute, Done Eztebe plazan. Adin guztietako jendea gonbidatua dago eta parte hartzea irekia da. Hortaz, Bretainiako dantza herrikoiak ikasteko aukera paregabea izango da.

Kontzertua bukatuta, berriz, Kontzejupean afaria izango da. Hantxe musikariekin egon, jan, kantatu, jo eta dantzatzeko aukera izango da. Izena emateko komeni da lehenbailehen Soinueneara deitzea (943 49 35 78), edota Amaxkar tabernan txartela erostea. Afarira joaten direnek 18 euro ordaindu behar dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios