Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Inude eta artzainak, dotore, Oiartzungo kaleetan

Inude eta artzainak, dotore, Oiartzungo kaleetan

Herriko Flauta Taldeak antolatuta, hamarka lagun elkartu dira festan, konpartsa jendetsua osatuz

goizarin

Domingo, 15 de marzo 2015, 18:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Inude eta artzainek giro ezin hobean desfilatu dute igande honetan Oiartzungo kaleetatik barrena. Ibargaingo eskolatik atera da konpartsa, Haurtzaro ikastolako eta Elizalde eskolako dantzariek osatuta; horiekin batera pertsonaia ezberdinak, danborrada, Oiartzungo Flauta Taldea, Auntxa Trikiti Eskola, Eskola Dantza Taldea, Erraldoien Taldea. Doneztebe plazan gauzatu dute geldialdi nagusia, ikusgarria benetan. Izan ere, aurtengoa ere jendetsua izan da, 300 lagun pasatxok osatu baitute desfilea.

Dantzarien inoiz baino bikote gehiago elkartu dira; danborradako kideak, 35 lagunetik gora; hogeigarren hamarkadako pertsonaiak zein baino zein dotoreago. Ez da inor falta izan, gainera: apezpikua, sendagilea eta erizaina, barkillo saltzailea, argazkilaria, mikeleteak, pilotariak, umezainak, senar-emazte ezkondu berriak auto dotorean

Eta guztien artean, alaienak, Olaia Felipe Lekuona eta Jon Mitxelena Mitxelena gaztetxoak, aurtengo Inude eta Artzain Nagusiak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios