Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Perurenak entrenatzen dituen Itsaslapurrak ontziko neska-mutilak.
Jon Perurena: «Gurekin arrauna probatzera etortzeko dei egiten diegu gazte oiartzuarrei»

Jon Perurena: «Gurekin arrauna probatzera etortzeko dei egiten diegu gazte oiartzuarrei»

Itsaslapurrak arraun elkarteko presidentea da

GOIZARIN

Viernes, 6 de febrero 2015, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2014ko irailean sortu zen eta geroztik herriak badu kirol elkarte berria, Oiartzungo Itsaslapurrak. Arraun elkartea lanerako indar biziz jaio zen eta geroztik ilusioz ari dira lanean taldeko arraunlari gazteak. Gehienak oiartzuarrak dira, baina inguruko jendea ere bildu zaie. Juan Perurena, 'Jonpe', da elkartearen presidentea eta harekin bildu gara elkartearen berri izateko.

-Zenbat lagun elkartu zarete elkarte berrian?

-Oraingoz, senior mailan 12 emakumezko eta 17 gizonezko gaude. Halere, laster San Juanek utzitako neska-mutilak etorriko zaizkigu eta zenbaki hauek gora joatea espero dugu. Bestalde, emakumezkoen kadete mailan 4 neska ditugu. Infantilen mailan neska eta mutilen taldea osatzea espero dugu hurrengo denboraldietan.

-Zein txapelketatan parte hartuko duzue?

-Aurtengo denboraldirako emakumezkoen senior mailan Gipuzkoako liga eta txapelketak baita Euskotrenerako eta Kontxako sailkapen estropadetan parte hartu nahi dugu. Mutil seniorretan, berriz, KAE2 liga, Gipuzkoako txapelketa eta Kontxako sailkapen estropada.

-Zein da gaur egun daukazuen helbururik nagusiena?

-Aurretik aipaturako txapelketetan parte hartzea eta klub bezala egonkortzeko oinarri sendo batzuk jartzea luzaroko proiektua izan dadin. Horretarako materiala, instalakuntzak eta pazientzia asko beharko ditugu baina lanerako gogoarekin gaude eta pixkanaka etorriko dira.

-Non entrenatzen duzue?

-Entrenamenduak Donibanen egiten ditugu, astean sei egunetan Koxtape arraun klubean. Entrenatzaileak emakumezkoetan Juan Mari Etxabe eta gizonezkoetan Borja Mena dira. Gaztetxoetan San Juango emakumezkoen traineruko Irati eta Jasonek entrenatzen dituzte.

-Zein hitzarmen daukazue Donibaneko Koxtape elkartearekin?

-Instalazio, material eta gestio laguntza ematen digute eta guk ordainean beraien arraunlari gazteak gure taldean sartuko ditugu. San Juango elkartearekin elkarlanean oso gustura gaude, oso ondo tratatzen gaituzte, behar dugun guztia eskura jartzen digute eta tratu pertsonala ere oso ona da. San Juanen beti egon dira oiartzuar arraunlari asko eta beraien eskerra ere adierazten gaituzte. Ez gaituzte men-peko elkarte bat bezala hartu.

-Nesken taldea osatuta al daukazue?

-Nahiko justu gabiltza, baina gaur bertan beste hiru arraunlari berri etorriko dira eta beste batzuekin tratuan gabiltza. Bazter guztiak nahasten gabiltza neskak lortzeko eta azkenean lortuko dugu nesken trainerua uretaratzea. Izugarria izango litzake eta harro egoteko modukoa, klubaren lehen urtean nesken taldea ateratzea, inguruko talde indartsuak larri dabiltza eta gu bezalako klub berri bat neskekin uretan egotea izugarria da, oso lan ona egiten ai dira herriko neskak.

-Oso giro ona omen duzue elkartean.

-Bai, oso giro ona. Neska eta mutilen taldeak elkarrekin oso ongi moldatzen gara; elkarri asko babesten eta animatzen gara. Azkenean kirol gogorra eta sakrifikatua da eta ez bazoaz gustura alperrik ari gara. Giroa lortzeko arrazoia pertsonen baitan dago, jende jator, alai eta langilea elkartu gara eta azkenean gauza batek bestera darama.

-Kirol hau oso gogorra da. Nola motibatzen zarete?

-Kirol denak bezalaxe arraunak ere bere sakrifizioa du. Negua luzea da baina talde giro onak eta udaran lan ederra egitearen ilusioak motibatzen gaitu. Talde berria garenez ontzia geroz eta hobeto ikusteak indarrak ematen ditu.

-Dagoeneko parte hartu al duzue lehiaketaren batean? Zeinetan? Nola moldatu zarete?

-Bai, Portugaleteko jaitsieran parte hartu genuen eta gustura geratu ginen egindako lanarekin. Jende berria izanik urduritasun handia zegoen baina estropada garaian burua hotz eraman genuen eta lan txukuna atera zen. Badakigu dena dugula hobetzeko oraindik baina entrenamenduak horretarako daude eta horretan jarraituko dugu denbora luzez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios