Borrar
Oiartzungo emakumeen argazkiak, mezua eskutan dutela.
Eskola Feministarekin amaituko da Emakumeenganako Indarkeriaren aurka antolatutako astea

Eskola Feministarekin amaituko da Emakumeenganako Indarkeriaren aurka antolatutako astea

Ainara Santamariak gidatuko du saioa gaur arratsaldeko 18:00etan

GOIZARIN

Viernes, 28 de noviembre 2014, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldeko 18:00etan jarri du hitzordua Oiar-tzungo Feministen Asanbladak. Izan ere, ordu horretan hasiko da aurtengo ikasturteko lehen Eskola Feminista udaletxeko areto nagusian. 'Maitasunetik eta maitasunez iraultza: maitasun erromantikoa arrakalatzen' izeneko saioa gidatuko du Ainara Santamariak.

Gogoratu aste osoko ekitaldiak antolatu direla aurten Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Ekimen horien hasiera joan den ostiralean izan zen. Ludotekan bideo foruma egin zen, 'Mujeres del Cairo' filmarekin.

Joan den larunbatean, berriz, Abaraxka ludotekak antolatuta, hitzaldi interesgarria izan zen udaletxeko areto nagusian. 'Jolasa eta sexismoa' lelopean, jostailu eta jolas sexisten inguruan hausnarketa egin zen, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko adituen eskutik. Besteak beste, jolasaren garrantzia, publizitatearen eragina. aztertu zuten. Saioaren ordutegi berberean Kontzejupe atzeko plazan haurrentzat tratu onerako jolasak izan ziren.

Azaroaren 24an, astelehenean, Lur Korta ipuin kontalariak 3-7 urteko haurrentzat ipuinak kontatu zituen Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan.

Azkenik, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egin zen Doneztebe plazan 'Emakumeon aurkako indarkeriak mila aurpegi, milaka erantzun' lelopean.

Bukatzeko, aste osoan zehar Haurtzaro Ikastolako gaztetxoek egindako muralen erakusketa egon da ikusgai udaletxeko areto nagusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios