Borrar
Miren Josune Carro Riancho ilobekin Killirikupen.
Gaztaina erreak salgai egunero Killirikupen

Gaztaina erreak salgai egunero Killirikupen

GOIZARIN

Viernes, 21 de noviembre 2014, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udazkenak badu bere-berea duen fruitua: gaztaina. Gure baserrietan danbolinean zein txapetan erreta edota egosita atsegin handiz jan ohi dira. Izan ere, gure arbasoek hotzari aurre egiteko batetik, eta bestetik elika-tzeko gaztainak erretzen zituzten. Gaur egun ordea, neguko hotza astintzeko berogailuak eta elika-tzeko nahi beste jaki errez eskura daitekeen honetan honelako beharrik ez eta ohitura galduz joan da, banakako baserri batzuetan izan ezik.

Nolanahi ere, atzo ikusi genuen Killirikupen gaztaina-saltzailea. Miren Josune Carro Riancho arratsaldero arituko da gaztaina erreak saltzen Oiartzunen. «Egunero jarriko naiz gaztaina erreak saltzen, baita igandeetan ere. Baina egun horretan eguerdian hasiko naiz erretzen eta saltzen», azaldu zigun atzo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios