Borrar

Motxian Eby lehiaketa Buruntzaldeako eta Oarsoaldeako gazteentzat

Esketxak aurkezteko epeak azaroaren 14 bitarte iraungo du

GOIZARIN

Jueves, 30 de octubre 2014, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko udaletako Euskara Batzordeak, 2014 urteko Motxian Eby (Motxian ebai) sketx lehiaketa antolatu dute. Aurten 12-16 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete eta horretarako, parte-hartzaileek euskaraz abesten duen musika talde baten edo euskarazko abesti baten "parodia" egin beharko dute, letra aldatuz eta abestiaren edota taldearen arabera mozorrotuta eta karakterizatuta.

Ekimen horren bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, hizkuntza alor guztietara eramanaz, umorearen alorrera zabalduz.

Esketxak euskaraz eginak izan behar dira, abestutako nahiz hitz egindako pasarteetan. Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein gailurekin grabatu daitezke: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina.

Esketxak aurkezteko epeak azaroaren 14 bitarte iraungo du eta umorea, letraren orijinaltasuna, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa -plano mota, argiztatzea.- baloratuko dira. Lanak e-postaz edo Whatsapp bidez aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaikideak ikasleak

Irabazleak bi eskualdetako DBHko 4. mailako ikasleek erabakiko dituzte. Hala, Buruntzaldeko bideoen artean onena, Oarsoaldeko ikasleek aukeratuko dute, eta alderantziz. Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300 euro jasoko ditu eta bigarrenak 200 euro. Gainera, publikoaren saria ere izango da. Internauten bozka gehien jasotzen duenak 50 euroko saria irabaziko du.

Lehiatuko diren esketxak, ikusgai jartzen joango dira www.motxianeby.com webgunean, gero DBH-4ko gelek eta publiko orokorrak bozkatu ahal izateko. Irabazleak azaroaren 24an jakinaraziko dituzte.

Lehiaketari buruzko informazio guztia www.motxianeby.com webgunean ikus daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios