Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Dispertsioaren aurkako bizikleta martxa, heldu den igandean

GOIZARIN

Martes, 21 de octubre 2014, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

SARE herritar ekimenak antolatuta, bizikleta martxa egingo da heldu den igandean, hilak 26. Gurutze auzotik abiatuko da dispertsioaren aurkako aldarriarekin eta Doneztebe plazan bukatuko da auzoz auzo ibili ondoren. Herritar guztiei dei egin diete bertaratzeko. «Zatoz kamiseta gorriarekin goizeko 10:30ean Gurutzeko biribilgunera», zehaztu dute antolatzaileek.

Bestalde, urriaren 31n Doneztebe plazan SAREren aurkezpen ekimenean parte hartzeko deialdia egin dute. «Herritarren sare hori osatzeko, sare-kideak behar ditugu eta zuetako bakoitzak badu zer eskaini», azpimarratu dute. «Bizilagunak, lankideak, senideak, ikasleak, kirolariak,. denok badugu zer egin», argitu dute. Hitzordua iluntzeko 20:00etan jarri dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios