Borrar
Zortzi goitibeherak hartu zuten parte jaitsieran, jende andana hurbildu zelarik ekitaldia ikustera.
Ugaldetxon bukatu dira festak

Ugaldetxon bukatu dira festak

Festa Batzordeko kideek lan bikaina egin dute, beste behin ere

GOIZARIN

Martes, 30 de septiembre 2014, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den ostiralean hasi eta astelehenean, San Migel egunean, bukatu dira Ugaldetxoko festak, auzoetako festen denboraldiari agur esaten diotenak. Festa biribilak izan dira parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute ia egun guztietan.

Festak iraun duten lau egunetan hogei ekitaldi izan dira Ugaldetxo auzoan, eta atzo ere halaxe izan zen. Goizean, meza egin zen auzoko hildakoen alde. Gero, hamaiketakoaren garaian auzotarrak elkarrekin aritu ziren tertulian. Arratsaldean, toka eta afari-meriendarekin amaitu zituzten aurtengo festak.

«Oso gustura gaude aurtengo San Migelekin. Auzotar ugari animatu dira festetan parte hartzera eta denon artean ederki ibili gara», azaldu du Itziar Iñarrak, festa batzordeko kideak. Halaxe da, ostiralean XXXVI. truk txapelketan berrogeita hamar bikotek parte hartu zuten eta lehen saria Gurutzeko Jon Arruti eta Altzibarko Itziar Irastorza senar-emazteak irabazi zuen. Nolanahi ere, festen hasieran ere herritar ugari elkartu zen Ugaldetxon. Bidasoako erraldoi eta buruhandi ttikiek ederki dantzatu zuten haien aurrean. Trikitilari eta pandero joleek ere primeran astindu zituzten euren musika tresnak giro bikaina sortuz San Migelak behar bezala hasteko.

Larunbatean, eguraldia lagun, arrakastatsuak izan ziren goizeko duatloia eta auzoko gazte bazkaria. Berrogeita bost gazte elkartu ziren Atamitxen eta bapo bazkaldu ondoren, Alaia Martin, Jon Martin eta Xamoa bertsolariak aritu ziren gazte giroa alaitzen. Gauean auzo afariak eman zuen jarraipena. Ehun lagun eskas bildu ziren mahaiaren bueltan Atamitxen eta «afari legea egin ondoren, Zabaleta anai-arreben emanaldiarekin gustura gelditu zen jendea», azpimarratu du Iñarrak.

Goitibeherak, aipagarriena

Igandean dena biribila atera zen. Goizean, euriaren beldur, berrogeita hamar korrikalari elkartu ziren Ugaldetxoko futbol zelaiaren aldamenean, II. Krosa korritzeko. Zor-tzi kilometroko ibilbidea prest zeukaten eta gogotik ibili ziren, bakarka, bakarka 16 urtetik beherakoak, bikoteka erreleboka, eta bikote mistoa modalitatean Gero, Haur-tzaro Dantza taldeko dantzari zaharrenek oso emanaldi bikaina eskaini zuten karpa.

Arratsaldean, ekitaldi aipagarriena goitibeheren jaitsiera izan zen. Zortzi tramankulu zeuden prest Txipitoko malda jaisteko. Bidearen bi aldeetan, berriz, jendea erruz bildu zen, urtero legez. Izan ere, herritarrak ekitaldi hori iristeko zain egoten dira.

III. Artisau erakusketara zabaltzeko garaian hasi zuen euria eta Kalexa plazako aterpean jarri ziren hamar bat erakusmahai. Eskulan polit askoak zeuden ikusgai, eroslearen zain. Karpan, gero, Hiru Bi Band! taldearen emanaldiarekin Euskal Pop/rock-ari errepaso ederra eman zioten entzule ugarien aurrean. Haien amaieran, jendea gosetuta zegoen eta festa batzordeak prestatutako sardina jateak eta ogitartekoek izan zuten arrakasta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios