Borrar
Bisitari ugari Ugaldetxoko festetan.
Artisau erakusketa eta goitibeheren jaitsiera gaur Ugaldetxo auzoan

Artisau erakusketa eta goitibeheren jaitsiera gaur Ugaldetxo auzoan

GOIZARIN

Domingo, 28 de septiembre 2014, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Festa giroan murgildurik dabil Ugaldetxo auzoa. Ostiralean abiatu ziren aurtengo Samielak eta bihar arte luzatuko dira. Hasiera ezin hobea eman zieten ostiralean, eguraldi bikainarekin. Auzotar ugari elkartu ziren erraldoi eta trikitilari eta pandero joleen emanaldiekin gozatzera.

Larunbata ere, eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen. Goizean korrikalari andanak parte hartu zuen duatloi proban. Bazkarian ere bapo jan ondoren, Martin anai-arrebak eta Xamoa bertsolarien saioarekin ederki pasatzeko aukera izan zuten.

Arratsaldean, auzoko haur eta gaztetxoek hartu zuten lekukoa eta jolasetan ibili ziren, baita txokolatea jateko parada ere.

Azkenik, gauean herriko eta inguruko gazteek eskertu zuten haientzat propio antolatutako kontzertuak. Eta larunbatari amaiera emateko, 23:00etatik aurrera kontzertuak ez dira.

Artisauak eta goitibeherak

Festen azken txanpan sartuko dira Ugaldetxon, gaur. Lartaun txistularien goiz erestiarekin hasiko dute eguna, goizeko 09:00etan.

Gero, goizeko 10:30ean II. Krosa izango da auzoan zehar modalitate ezberdinetan: bakarka, bakarka 16 urtetik beherakoentzat, bikoteka erreleboka, eta bikote mistoa. Ordu berean pilota partidak jokatuko dira Txipitoko frontoian (bustia egonez gero, Kontzejupean izango dira).

Eguerdiko 12:00etan, berriz, Haurtzaro Dantza Taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, baita dantza-jauziekin ere.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara III. Artisau erakusketa izango da karparen inguruan. Eta 17:00etan, hainbesteko arrakasta duen Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan, 14 urtetik gorakoentzat. Gero, 18:00etan, Karpan Hiru Bi Band! taldearen emanaldia, Euskal Pop rocka entzuteko parada hain zuzen.

Eta egunari amaiera egokia emateko: sardina -jatea eta ogitartekoak. Eta 19:30ean, Zezen eta Goitibehera Suzkoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios