Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Xabier Mendiburu.
Xabier Mendiburuk irabazi du  VI. pintxo-lehiaketa

Xabier Mendiburuk irabazi du VI. pintxo-lehiaketa

GOIZARIN

Domingo, 31 de agosto 2014, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo xanistebanetan, baserritarren egunean, pintxo-lehiaketaren seigarren edizioa ospatu da. Urteetan Intxixu tabernak irabazi badu ere, aurten Xabier Mendiburu izan da garaile, Ibargain elkartearen izenean.

Preso eta iheslarien lagunek antolatutako ekitaldiak aurten ere izan du arrakasta. Denera 37 pintxo aurkeztu ziren. Hortaz, epaimahaiak ez zuen lan erraza izan erabakitzeko zein izango zen aurtengo txapelduna. Aurten ere izugarri saiatu baitira herriko hainbat herritar, elkarte, taberna eta jatetxe.

«Zainzuriekin egindako pintxoa aurkeztu dut», zioen pozarren Kamioko semeak. «Honako osagaiekin egin dut: behetik hasita hostorea, piper berdea labean egina, bakailao marinatua, zainzuriak eta gari-esparragoak gurutzatuak. Horiek behar bezala jateko, gorringoa Maria bainutan 80-82 gradura, azkeneko unean gainetik botatzeko», zehaztu zuen.

Ibargain elkartea urtero aurkeztu bada ere, Mendiburuk bigarren aldia zuen eta aurten txapela janzteko zoria izan du. Aurreko edizioetan Intxixu tabernak irabazi du lehiaketa.

Antolatzaileek lehiakideei eskertu diete euren partaidetza. Ere berean, aurkeztutako pintxo guztien kalitatea ere azpimarratu dute, joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios