Borrar
Auzoko neska koadrila, mozorrotuta.
San Inazioekin amaituko dira Iturriozko festak

San Inazioekin amaituko dira Iturriozko festak

GOIZARIN

Miércoles, 30 de julio 2014, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lau egunez festatik festara ibili ondoren, indarrak berreskuratzeko bi eguneko atsedenaldia hartu zuten iturrioztarrek eta orain, hortaz, saninazioak behar diren bezala ospatzeko gai izango dira. Auzotarrek giro ederrean igaro dituzte orain arteko jai egunak, eguraldia lagun. Gazteak lanean ari dira serio demonio, prestatutako egitaraua betetzeko asmoz. Hortaz, auzoko haur nahiz heldu gozatzen dabiltza, neurriko ekitaldiekin.

Igande goizean, Barin baserriko Kaxinto izan zen protagonista. Lehengo urtean Andres anaiarekin batera ibili zen idi-deman. Festak bukatu bezain pronto jarri zen aurtengo erakustaldia prestatzen eta ederki ikusi genuen zein baino zein alaiago. Aurretik, ordea, Santiotako II. Artisau eta Nekazari azoka ospatu zen. Besteak beste, Arraztalo elkarteko kideek ekoizten dituzten produktuak zeuden salgai.

Arratsaldean, Gorriti show zegoen iragarrita eta Soroa lepo bete zen haur eta gaztetxoz, Lasturreko zezen ttikiekin eta poniekin gozatzeko asmoz. Korrika saio politak ikusi ziren zekorren aurrean, eskapada batzuk tarteko. Azken batean, momentu barregarriak bizitzeko aukera besterik ez.

Txokolatada bikaina banatu zuten ondoren, haur nahiz helduentzat. Gero, auzoko pilotari gazteen saioak ikusteko parada izan zen auzoko frontoian, hain zuzen. Benjaminetan, Lur Lopez-Unax Landa versus Unax Jimenez-Ugaitz Iriarte; alebinetan, Erlaitz-Iriarte-Iñigo Mitxelena versus Amets Arbelaitz-Ekain Sein; infantiletan, Oroitz Sein-Beñat Landa versus Mikel Aranburu-Unai Aburuza.

Jarraian, Garmendi beheko zelaian artzain txakur lehiaketa ikusi zen. Eta egunari amaiera ezin hobea emateko ogitartekoak Soroan musika emanaldiarekin batera. Ane Badiola, Joxe Leon Amigorena eta Irati Odriozolak kantari jarri zituzten saiora hurbildu ziren lagunak.

Gaur, jubilatuen bazkaria

Gaurkoan, auzoko jubilatuak izango dira protagonista. Iturri-berri elkartean bilduko dira bazkari-legea egitera. Ederki bazkaldu ondoren, eta jarduna ezin hobeto bukatzeko, urteroko ohiturari jarraituz, bertaratuen arteko jubilatu zaharrenari erloju dotorea oparituko diote. Arratsaldeko jardunari ur-festak emango dio hasiera. Gero, Ilunaberreko 19:00etan, berriz, Oiartzungo eskuzko Pasakako III. txapelketako emakumezkoen eta herri mailakoen finalak jokatuko dira. Amaieran sari banaketa egingo da.

Azkenik, ogitartekoak Soroan eta Txikiren umorezko bakarrizketarekin afal ondorengo bikaina ziurtatuta dago. 'Mill a Zien' saioa izango da, jokoaren inguruan. Eta bukatzeko, 'auzotar bat tabladun' emanaldia Garmendiko Iñaki gaztearen eskutik.

Bihar, berriz, Erromeria izango da protagonista. Soroan elkartuko dira iturrioztarrak elkarrekin bazkaltzeko. Giro ederrean amaituko dituzte, hortaz, aurtengo Santiyuak, inondik ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios