Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Arraztalo elkarteak ohiko batzarra egingo du heldu den asteazkenean

GOIZARIN

Domingo, 29 de junio 2014, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arraztalo elkarteak Ohiko Batzarra egingo du asteazkenean, uztailak 2, arratsaldeko 19:00etan, elkarteak Altzibarren duen egoitzan. Gai zerrendan daude, besteak beste, diru kontuen azalpena, erakundeekin egindako gestioen azalpena, baratza, garbigune eta kontsumo taldearen lanaren balorazioa, urteko ekintzen azterketa eta etorkizun hurbilean dituzten eginkizunen azalpena. Bilera erabat irekia da, Arraztaloko eta kontsumo taldeko partaideentzat, baita Arraztalotik kanpoko edonorentzat ere. Gaixo psikikoen inguruan Oiartzunen egiten den lanaren inguruko xehetasunak jakin nahi dituzten herritarrak ere gonbidatuta daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios