Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Miércoles, 18 de junio 2014, 00:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Dibertsio, emozio eta jai giro ezin hobean eman zioten amaiera aurtengo denboraldi bikainari Madalensoron bildutako 350 lagunek larunbat eguerdian. Hala, OKEren zuzendaritza, entrenatzaile, jokalari eta udaleko ordezkariek ederki gozatu zuten propio prestatutako menu dotorearekin, giro alaian.
Bazkaria hasi aurretik Koldo Fernandezek, elkarteko lehendakariak, hartu zuen hitza. «Aurtengoa ere oso denboraldi ikaragarria izan da», azpimarratu zuen. «Oiartzun Kirol Elkarteak oso maila bikaina lortu du eta zorionak eman nahi diz-kizuet, deus eskatu gabe egin du-zuen lanagatik», aitortu zuen gogotsu. Bestalde, heldu den denboraldiko bi helburu nagusiak zehaztu zituen: batetik, maila bakoitzean borrokatzea lorpen handienen atzetik; bestetik, futbol eskola sortzea. Aldi berean, eskertu zuen laguntzaile guztien lana. «Gora Oiartzun Kirol Elkartea», oihukatuz amaitu zuen.
Bazkaria giro ederrean ospatu zuten, gero. Tarteka-marteka zozketak egin zituzten eta opariak banatu, partaideen artean. Gero etorri zen unerik hunkigarriena: OKEko zuzendaritzak Aitor Puertas omendu zuen, elkarteko jokalari ohia eta orain olinpikoa dena. Aipamen saria Koldo Fernandez OKEko lehendakariaren eskutik jaso zuen, eskertuta.
Bestalde, Hirugarren mailako taldeak Karla Lekuona zelaian dagoen tabernako arduraduna, Arantxa Albarez Inziarte, omendu zuen. Haren animoak, kafe goxoak eta gol soinuak. eskertu zizkioten lore sorta bikainarekin.
Hamasei talde aurten
Azkenik, Edu Market OKEko kirol koordinatzaileak aitatu hala Mailu Iragorri zinegotziak eta Javi Arevalillo batzordekideak aurtengo trofeoak banatu zizkieten talde bakoitzeko bi jokalari nabarmenei, hala nola: Alebina taldeko Jon Perez eta Eneko San Jose; Neskak Infantilak 8-B taldeko Izar Susperregi eta Haizea Izargarai; Neskak Infantilak 8-A taldeko Alazne Garrido eta Lur Gaztelumendi; Haurrak Txiki taldeko Iker Iglesias eta Oier Etxabe; Haurrak Lehen mailako Ibon Mindegia eta Asier Fernandez; Haurrak Ohorezko mailako Endika Argaiz eta Niko Kazabon; Nesken Kadete mailako Leire Urritegi eta uxue Flamarike; Kadeteen Lehen mailako Jon Filgueira eta Aitzuri Noble; Kadeteen Ohorezko mailako Julen Peral eta Iker Arevalillo; Nesken Jubenil mailako Ane Oiartzabal eta Irati Huitzi; Lehenengo gazteak mailako Eritz Matxain eta Ekhi Mitxelena; Ohorezko Gazteak mailako Borja Olaizola eta Gaizka Ezponda; Areto futboleko Iker Inziarte eta Gorka Etxeberria; Erregional Lehen mailako Beñat Diez de Gereñu eta Jokin Arbelaitz; Nesken Nazional mailako Evelyn Santos eta Alazne Inziarte; eta Hirugarren mailako Julen Celaya eta Josu Txabarri. Hamasei talde izan ditu OKEk aurtengo denboraldian, eta banan bana txalotu zituzten, baita haien entrenatzaileen lana eskertu ere.
Bukatzeko, OKEren inguruan lan isila egiten duten lagunak aipatu ziren, besteak beste atezainen entrenatzaileak, Xabi Jauregi eta Ander Ruiz; jantzi arduradunak, Ainhoa Oiartzun eta Karmele Agirrezabala; masajistak, Nerea Iglesias eta Ander Mitxelena, «Berezi»; nesken koordinatzailea, Eukeni Cia. Azkenik, zuzendaritzan dauden kideak zoriondu zituzten, urtean zehar egiten duten lan eskergarengatik: Koldo Fernandez, Jose Ignacio Díaz de Gereño, Klaudio Hernández, Txema Iñarra, Enrike Lekuona, Mati Marcos, Juankar Esteban, Manu Martin, Jabi Arevalillo, Joxean Ibargüen, Manuel Varela, Mikel Irigoien, eta Pepe Garcia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.