Borrar
Urre koloreko sagardoa da izotzezkoa, botila dotorean aurkeztua.
Zeraingo Oihartek izotzezko sagardoa egin du

Zeraingo Oihartek izotzezko sagardoa egin du

Errezil sagarra erabili du, eta sagardotegian bertan dasta daiteke soilik produktu berritzaile hori

Miércoles, 31 de enero 2018, 16:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zeraingo Oiharte sagardotegiak 2017ko uztarekin izotzezko sagardoa ekoitzi du lehenengo aldiz. Urrian aurrenekoz ospatu zen Sagardo Forum nazioarteko lehiaketan harrera ona izan zuen, eta brontzezko domina lortu. Oso botila gutxi produzitu diren arren, oraindik badago aukera Oiharten bertan bazkaldu edo afaldu ostean kopatxo batean dastatzeko.

Euskal Herriko sagardotegiak pixkanaka ari dira produktu berriekin ikerketa eta froga berriak egiten. Oiharte izango da berrikuntza aldetik gehien nabarmendu direnetako bat. Eguren familia belaunaldiz belaunaldi jardun da etxerako sagardoa egiten eta, 2010ean, pauso bat gehiago emanez, Oiharte izenpean merkatura atera zuen Zeraingo Oiharte baserrian bertan egindako sagardo naturala. Orduz geroztik, produktuen sorta handituz joan dira: 'Oiharte' Sagardo Natural Ekologikoa, 'Ama' sagardo natural aparduna, 'Oiharte' muztio ekologikoa eta, iazko urtean, Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardoa.

Oraingoan, produktu oso berritzaile batekin dator Eguren familia: izotzezko sagardoa. Edari hau, tentuz aukeraturiko Errezil sagarra prentsatuz sortzen den muztiotik abiatuz lortzen da: muztio hau, bi aldiz izoztu eta desizoztuz muztio kontzentratu bat lortzen da ura kenduz, ondoren irakin edo fermentatzen uzten da. Bederatzi edo hamar gradu dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Emaitza urre koloreko sagardo distiratsu bat da, ahoan gozoa, sagar zapore handikoa eta sentsazio iraunkorra uzten duena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios