Borrar
New York Times
New York Times egunkaria «sagardoaren hiriburuan»

New York Times egunkaria «sagardoaren hiriburuan»

Astigarragako sagardotegietatik ateratako esperientzia eta istorioak kontatzen ditu artikuluak, alkoholdun edariaz haratago, sagardoarena ohitura eta euskal identitateari estuki lotutako industria bezala aurkeztuz

Sábado, 31 de marzo 2018, 17:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ez da lehenengo aldia. Berriz ere euskal ohiturak ditu hizpide nazioarteko egunkari batek, New York Times-ek hain zuzen. Jason Wilson kazetariaren azken lan honetan, lehenengo pertsonan, Astigarragako sagardotegietatik ateratako esperientzia eta istorioak kontatzen ditu, alkoholdun edariaz haratago, sagardoarena ohitura eta euskal identitateari estuki lotutako industria bezala aurkeztuz.

Astigarraga "sagardoaren hiriburu" dela azaltzen du Wilsonek artikuluan, "6.000 biztanle eskaseko herria, 19 etxe sagardogile dituena bere baitan". Gartziategi, Zapiain, Petritegi, Bereziartua eta Lizeaga sagardotegietan ikasitakoak azaltzen ditu.

Lehenengoan, 'txotx!' egitearen esanahia azaltzen du, eta edalontzia nola heldu, baita edateko mahaitik altxa eta kupeletara hurbiltzeko ohitura. Euskal marinelen osasun eta indarrean sagardoak jokatutako paperaren garrantzia, tradizioaren jatorri ezezaguna eta, nola ez, sagardoa egiteko teknikak kontatzen ditu jarraian.

"Euskal sagar barietate asko baliatzen dira edaria egiteko: Goikoetxe, Moko, Txalaka, Gezamina eta Urtebi, adibidez. Gazi, gozo eta garratzagoak daude, eta 40-50 barietate desberdin izatera hel daiteke sagardo-kupela".

Euskal Sagardoa jatorri izendapena ere aipatzen du kazetariak, 2016an sortua, Euskal Herriko sagarrekin egindako sagardora mugatuta dagoena.

Erreportaje osoa, hemen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios